Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
846

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 557/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 557/12.

Demandatzailea: Elisa Luengo Rubalcaba.

Abokatua: Nuria Molina Diaz.

Prokuradorea: Jiménez.

Demandatua: Eduard Prochaska.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-01-20an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Jiménez Echevarría prokuradoreak, M.ª Elisa Luengo Rubalcabaren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, auzi-ihesean den Eduard Prochaska-ren aurkakoa. Ondorioz, erabaki hauek hartu ditut:

A) M.ª Elisa Luengo Rubalcaba-k eta Eduard Prochaska-k osatutako ezkontza, dibortzioa dela-eta, desegitea, halako erabakiari dagozkin ondorio guztiekin.

B) Familiako etxebizitza eta tresnak erabiltzea Luego demandatzaileari esleitzen zaioa, hargatik eragotzi gabe ezkontzako ondasun-eraentzaren likidazioaren gainean erabakitzen dena.

C) Bere XXXXX alabaren aldeko elikadura-pentsioa (hileko 250 eurokoa) ordaindu beharko du Prochaska jaunak. Pentsio hori hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan eta onuradunak izendatzen duen kontuan sartu beharko du.

D) Hipoteka-gatuak eta ezkontzan hartutako gainontzeko maileguak, eta bai ezkontegoitzari dagozkion aseguruak eta zergak ere, erdibana ordaindu beharko dituzte, hargatik eragotzi gabe ezkontza-erregimena likidatzearen ondoriozko itzulketak.

E) Luengo andreren aldeko elikadura-pentsioa (hileko 250 eurokoa) finkatzen da. Pentsio hori hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan eta onuradunak izendatzen duen kontuan sartu beharko da.

F) Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4767 0000 33 0557 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta ni idazkari judizial naizenez, guzti horren fede ematen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urtarrilaren hogeian.

Eduard Prochaska demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko otsailaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala