Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
843

EDIKTUA, 734/11 exequatur prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 734/11 exequatur.

Demandatzailea: Suyapa Vasquez Corsios.

Abokatua: Iñigo Aparicio Barinaga.

Prokuradorea: Mejias.

Demandatua: Julio Cesar Cueva Canales.

Gaia.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman zen 2014-01-28an, hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

Baietsi egiten dut Mejias Abad prokuradoreak Suyapa Vasquez Corsiosen izenean eta ordezkaritzan aurkezteko demanda. Horrenbestez, De Francisco Morazán de Teguicigalpa (Honduras) departamentuko familia-letren epaitegiaren 2007ko apirilaren 25eko Epaia onartzen eta betetzen du epaitegi honek; bertan, Suyapa Vasquez Corsiosen eta Julio Cesar Cueva Canalesen arteko dibortzioa deklaratzen da.

Aurkaratzeko modua.– Apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: Iban ES55 0049 3569 9200 0500 1274 (kontzeptua: 1847 0000 00 0734 11). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura.

Julio Cesar Cueva Canales demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko urtarrilaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala