35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
842
EDIKTUA, zorra aitortzeari buruzko 1264/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Orona S. Coop.ek eskaturik Grupo Model Creaciones, S.L.ren aurka, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian bideratutako 1264/12 hitzezko judizioan epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitzak:
212/13 EPAIA
Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamahiruko abenduaren hemezortzia.
Alderdi demandatzailea: Orona Sociedad Cooperativa.
Abokatua: Meritxell Fernández López.
Prokuradorea: Lucila Canivell Chirapozu.
Alderdi demandatua: Grupo Model Creaciones, S.L., auzi-ihesean.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: zorra aitortzea.
EPAITZA
Baietsi egiten dut prokuradoreak Lucila Canivel Chirapozu prokuradoreak Orona Sociedad Cooperativaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Grupo Model Creaciones, S.L.ren aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzaileari 2.389,50 euro eta kopuru horrek 2011ko irailaren 15etik hara sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.
Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Eta, epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), 2013ko abenduaren 18an.
Eta Grupo Model Creaciones, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko otsailaren bostean.
IDAZKARIA.