Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
841

EDIKTUA, kalte-galeren ordainketa baten gainean bideratutako 1521/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzeko, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) 1521/11 prozedura arrunta bideratu da, Agrupacion Mutual Aseguradora delakoak eskatuta, Federico Fernandez de Aguirre Barañano jaunaren jaraunspen jasogabearen eta Aseguradora Axa aseguru-etxearen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

13/14 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez andrea:

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urtarrilaren hogeita hamaika.

Alderdi demandatzailea: Agrupación Mutual Aseguradora –A.M.A.–

Abokatua: Gloria Gonzalez Iza.

Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana.

Alderdi demandatua: Federico Fernandez de Aguirre Barañano auzi-iheslariaren jaraunspen jasogabea.

Aseguradora AXA aseguru-etxea.

Abokatua: Jesus Montes Egaña.

Prokuradorea: Arantza de la Iglesia Mendoza.

Judizioaren gaia: kalte-galerengatiko kalte-ordainak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Francisco Ramón Atela Arana prokuradoreak Agrupación Mutual Aseguradora delakoaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Federico Fernandez de Aguirre Barañanoren jaraunspen jasogabearen eta AXA, S.A.ren aurkakoa (AXAren prokuradorea: Arantza de la Iglesia Mendoza). Horrenbestez, aipatu demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan honako hauek ordaintzera: 6.849 euro, eta aipatu zenbatekoak ebazpen hau ematen den egunetik aurrera sortutako legezko interesak, bi puntutan gehituta. Prozedura honetako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4750 00 0000 1521 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizialak, fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urtarrilaren 31n.

Federico Fernandez de Aguirre Barañanoren jaraunspen jasogabeari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urtarrilaren hogeita hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala