Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
840

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 435/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 435/13 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Juan Carlos Ramirez Plata.

Alderdi demandatua: Sila Nur Quijano Ruiz.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hau hemen testua:

29/14 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urtarrilaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Juan Carlos Ramirez Plata.

Abokatua: Susana Ortuondo Ruiz.

Prokuradorea: Maitane Crespo Atin.

Alderdi demandatua: Sila Nur Quijano Ruiz.

Parte-hartzaileak: Fiskaltza.

Judizioaren gaia: Juan Carlos Ramirez Platak eta Sila Nur Quijano Ruizek osatutako ezkontzaren dibortzioa deklaratzea.

EPAITZA

Partez baiesten dut Crespo Atin Epaitegietako prokuradoreak Juan Carlos Ramirez Plataren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Sila Nur Quijano Ruizen aurkakoa. Fiskaltza parte izan da. Horrenbestez, lehen aipatu bi ezkontideek osatutako ezkontza dibortzioaren bidez deseginda dagoela deklaratzen dut, deklarazio horrek berarekin dakartzan legezko eragin guztiekin, eta, besteak beste, ezkontzaren ondasun-eraentza desegitea. Horri dagokionez, neurri hauek hartzen dira:

1.– Bien adingabeko XXXXX alabaren zaintza eta jagoletza partekatua ezartzen da, honela, hiru hilabeteko aldietan txandaka egongo da guraso bakoitzarekin; guraso-ahala biek izango dute.

2.– Ezkontegoitza izan zen alokairuan hartutako etxebizitzaren (Iturriza kalea 17-2. esk, Bilbo) erabilera eta gozamena Juan Carlos Ramirez Platari ematen zaio.

3.– Zaintza- eta jagoletza-txanda ez dagokion gurasoarentzat, uneko bisita-erregimen hau ezartzen da:

Asteburuak: alaba adingabeak asteburua txandaka igaroko du guraso bakoitzarekin, eta asteburua alabarekin igarotzea egokitzen zaion gurasoak ostiralean jasoko du ikastetxean, eta astelehen goizera, hau da, ikastetxera eraman arte arte izango da berarekin.

Aste bitartean: asteazkenetan, zaintza eta jagoletza egokitzen ez zaio gurasoak adingabea ikastetxean jasoko du, eta hurrengo goizera arte berarekin egon ahal izango da, berriz ikastetxean utzi arte, alegia.

Eguberrietako, Aste Santuko eta udako oporrak: erdibana egingo dituzte bi gurasoek. Urte bikoitietan, aitak aukeratuko du berari dagokion erdia, eta, bakoitietan, amak. Gurasoek bestela erabakitzen ez badute behintzat, alaba adingabea une horretan zaintza eta jagoletza duen beste gurasoaren etxebizitzan jaso eta utziko du bisita dagokion gurasoak.

4.– XXXXX bien alaba adingabearen mantenu-pentsio gisa guraso bakoitzak hilero jasotzen duen sarrera garbien ehuneko hogei (% 20) ezartzen da; dena den, hilean ehun eta berrogeita hamar (150) euro ordaindu beharko du guraso bakoitzak, gutxienez. Guraso bakoitzak dagokion zenbatekoa saartuko du adingabearen izenean irekitzen den kontu-korrontean, eta ordainketa hilabtero ordainduko da, aurreratuta, hilabete bakoitzaren lehenengo bost egunetan. Hileroko gutxieneko zenbatekoa urtero eguneratuko da, urte bakoitzaren urtarrilaren 1ean, Estatistikako Erakunde Nazionalak Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionean argitaratzen dituen Kontsumoko Prezioen Indizearen bariazioen arabera.

Guraso bakoitzak erdibana ordainduko ditu bien alabaren jantokiko eta igerilekuko gastuak.

5.– Alaba adingabearen aparteko gastuak ehuneko berrogeita hamarrean ordainduko dituzte bi gurasoek, aurretik hala jakinarazita eta adostuta, eta Zuzenbideko Laugarren Oinarrian horiei buruz xedatzen denaren arabera.

6.– Juan Carlos Ramirez Platak eta Sila Nur Quijano Ruizek erdibana ordainduko dituzte BBK erakundearekin dituzten kontsumoko maileguak:

8512565949 zenbakiko mailegua.

8512852875 zenbakiko mailegua.

8523519581 zenbakiko mailegua.

Ez da kostuei buruzko erabakirik hartzen berariaz.

Epaia irmoa denean, ezkontzako ondasunei dagokienez ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), 2014ko urtarrilaren 22an.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urtarrilaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala