35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
839
EDIKTUA, dibortzioari buruz bideratutako 400/13 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 400/13 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Eva Maria Mena Sierrak eskatuta hasi da, Hamidi Diallo-ren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:
6/14 EPAIA
Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamalauko urtarrilaren bederatzia.
Alderdi demandatzailea: Eva Maria Mena Sierra.
Abokatua: Cesar Bernales Soriano.
Prokuradorea: Asuncion Hurtado Madariaga.
Alderdi demandatua: Hamidi Diallo.
Judizioaren gaia: ezkontzaren dibortzioa deklaratzea.
EPAITZA
1.– Eva María Mena Sierra eta Hamidi Diallo jaun andreen arteko ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, deklarazio horrek berekin dakarren legezko ondorio guztietarako.
2.– Familia-etxebizitzaren eta han dauden gauzen erabilera Eva María Mena Sierrari esleitzen zaio –Bilboko Udal Etxebizitzei errentan hartuta dago etxebizitza hori (Irumineta kalea 15, 5. esk., Bilbao).
3.– Epaia irmoa denean, ezkontzako ondasunei dagokienez ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.
4.– Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.
5.– Ez da kosturik ezarri behar.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4710). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez, erabakitzen, agintzen eta sinatzen dut.
Eta Hamidi Diallo demandatuari behar bezala jakinarazteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urtarrilaren hamarrean.
IDAZKARIA.