35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
835
EBAZPENA, 2014ko otsailaren 6koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Getariako portuko jabari publikoa okupatzeko 3 emakida esleitzeko prozedura hasteko dena.
Lehena.– Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren 81. artikuluaren arabera,«Portu Agintaritzak aldez aurretik emandako emakida beharko da portuko jabari publikoa okupatzeko, obrekin edo desmuntagarriak ez diren instalazioekin edo hiru urtetik gorako erabilerekin».
Bigarrena.– Urriaren 21eko 236/1986 Dekretuak onartutako Portu Jardueren Erregelamenduaren 3. artikuluari jarraiki, portua arautzea, portuko zerbitzuen azterketa eta kontrola eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren portuetan eta portu-instalazioetan aurrera eramaten diren lanei buruzko guztia Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dago.
Horregatik guztiagatik, eta Zuzendaritza honen eskumena denez, apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) y 14 1. m) artikuluetan jasotakoaren arabera, zeinaren bitartez Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala zehazten baitzen,
EBAZTEN DUT:
Lehena.– Getariako portuko Txoritonpe eraikinean dauden 25, 30 eta 31 lonjak okupatzeko 3 emakida esleitzeko prozedura hastea.
Bigarrena.– Esleipen prozeduraren inguruko informazioa Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuaren bulegoan ( Kaia, 23-3, 20003, Donostia) eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I- 7. Solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz), izango duzu eskuragarri astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara edo honako helbide elektroniko honetan: DP-trans@ej-gv.es.
Hirugarrena.– Prozeduran parte hartzeko eskariak aurkezteko epea hilabetekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Epea hilabete pasata azken egunaren eguerdiko 14:00etan bukatzen da edo, jaieguna balitz, lehenengo lanegunean ordu berdinean.
Laugarrena.– Epazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 6a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARIA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.