Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
832

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2013-2014 ikasturteko Irale programaren lehen txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako diru-laguntzak emateko dena.

2013ko uztailaren 24ko Aginduak (2013-08-26ko EHAA), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarenak, Irale programaren baitan 2013. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren, eta 2013-2014 ikasturtearen lehen txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2013-2014 ikasturteko lehen txandan Iraleren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko diru-laguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda onartzea, Ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.

Eranskinean adierazten da 2013-2014ko lehen txandan Iralen izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 7a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala