Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
827

212/2014 EBAZPENA, otsaileko 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, I. eranskinean jasota dauden txanda irekiko esleipendunak langile estatutario finkoak izendatzeko dena, Mediku kategoriari dagokionez (Familiako Mediku lanpostu funtzionala), destinoa osasun Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu ziren. Deialdi hori 2011ko uztailaren 27ko EHAAn argitaratu zen (142. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 1468/2011 Ebazpenaren bitartez, pertsonal estatutario izaera lortzeko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko Medikuen kategoriari dagokionez (Familiako Medikuen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik. Deialdi hori 2011ko irailaren 15ekoko EHAAn argitaratu zen (176. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 658/2013 Ebazpenaren bitartez, I. eranskinean jasota dauden txanda irekiko esleipendunak langile estatutario finkoak izendatzen dira, Mediku kategoriari dagokionez (Familiako Mediku lanpostu funtzionala), destinoa osasun Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.

Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorren 22. atalak dioena aintzat hartuta, Mónica Bilbao Echevarría andreak eta Elena Diez Lasheras andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri zituzten apirilaren 29ko 658/2013 Ebazpenaren aurka. Errekurtso horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2014ko urtarrilaren 30eko Erabakiaren bitartez onetsi ziren.

Erabaki horien ondorioz, Mónica Bilbao Echevarría andreak eta Elena Diez Lasheras andreak txanda irekiko destinoen esleipenerako eskubidea lortu dute, Medikuen kategoriari dagokionez (Familiako Medikuen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.

Hortaz, eta indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehena.– Aurretik aipatutako esleipendunak langile estatutario finkoak izendatzeko Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea, Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko Medikuen kategoriari dagokionez (Familiako Medikuen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Izangaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean jabetuko dira destinoez. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute, eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalen kasuan; eta dokumentu mota bera, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenei dagokienez (Europar Batasuneko Itunaren, Espainiak berretsitako bestelako itunen edo legeen arabera).

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan baldintza beretan funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu langile estatutario gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 13a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala