Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
826

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 30ekoa, Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Ingeniaritza Kimikoa Sailaren arautegian egindako aldaketa onartu eta aldaketa hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko dena.

2012ko irailaren 27an argitaratu zen EHAAn Ingeniaritza Kimikoa Sailaren Arautegia.

2013ko abenduaren 11n Ingeniaritza Kimikoa Saileko Kontseiluak onartu zuen aldatzea sail horren arautegiko 2. artikulua, Saileko Kontseilua osatzen duten kideei buruzkoa.

Idazkari nagusiak, egiaztatuta proposatutako aldaketak badituela beharrezkoak diren aldeko txostenak eta Gobernu Kontseiluari 2013ko urtarrilaren 30eko bileran aldaketaren berri eman ondoren ez dela egon eskaririk aipatutako organoak aldaketa azter dezan, eta bat etorrita Sailen Oinarrizko Arautegiko 4.3 artikuluan zehaztutako eskuordetzearekin, honakoa

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa Sailaren Arautegiko 2. Artikulua aldatzea. Artikulu hori ondoren zehazten den bezala geratuko da:

«2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena Saileko Kontseilua zuzendariak, idazkariak, irakasle eta ikertzaile iraunkor guztiek eta irakasle eta ikertzaile ez-iraunkor doktore guztiek osatuko dute. Sailari atxikitako gainerako irakasle eta ikertzaileen kasuan talde hori osatzen duten kideen % 20aren parekoa izango da ordezkarien kopurua, kontuan izanda prestakuntza bidean dauden ikertzaileak ere talde horretan daudela sartuta. Nolanahi ere, gutxienez hiru ordezkari izango dituzte, eta gehienez irakasle eta ikertzaile iraunkorren % 20 gaindituko ez duen ordezkari kopurua. Aipatutakoez gain, kontseiluan ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat egongo dira».

Bigarrena.– Agindua ematea Ingeniaritza Kimikoa Sailaren Arautegian egindako aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Arautegi hau argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2014ko urtarrilaren 30a.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala