14. zk., 2014ko urtarrilaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (239 KB - 3 orri.)
- EPUB (282 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
301
IRAGARKIA, 2013ko azaroaren 29koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, instalazio elektriko hau jendaurrean jartzeko dena: Basauri-Laudio 1. eta 2. zirkuitua izeneko 30 kV-ko goi-mailako aireko linearen zortasuna handitzea, Basauri, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga eta Arakaldoko udalerrietan (Bizkaia) eta Laudiokoan (Araba), zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko.
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 27. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako; eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan, eta arboladietan zehar aireko lineak pasatzeko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariak 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011-05-31ko EHAA) ezarritakoarekin bat etorriaz, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.k egindako eskabideari dagokion instalazioaren jendaurreko erakustaldia egiten da, hain justu ere aipatu enpresaren arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatzarekin batera.
Erref.: L-7995 ASS/BIZ / 01-AT-H-1991-15109.
Esp.: 48-AT-H-2013-41 / 01-AT-I-2013-00004.
– Kokalekua: aipatutako udalerriak.
– Aurrekontua: 14.501,60 euro.
– Xedea: leku horretan energia elektrikoaren horniketaren kalitatea bermatzea, zuhaitz jakin batzuk inausiz eta moztuz.
Aipatu jarduketaren deskripzio oinarrizkoa:
– Basauri-Laudio 1. eta 2. zirkuitua izeneko 30 kV-ko aireko linean zuhaitzak kimatu eta ebakitzea, linea horretako 35 tartetan:
(Ikus .PDF)
Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da.
Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, dagokion udalean edo Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Vitoria-Gasteizko Samaniego kalea 2, 3.a) eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Concha Jeneralaren kaleko 23, 5.a) proiektuak azter daitezen (afekzioa Araban edo Bizkaian aurkezten den kontuan harturik), eta, bestetik, hogei eguneko epean erreklamazioak aurkeztu daitezen (bi ale), iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 29a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.