Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2014ko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
298

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 589/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 589/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Diana Filipa Pacheco Nogueira.

Prokuradorea: Navajas.

Demandatua: Jose Luis Freitas Teixeira.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanen gaineko demanda.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hauek dira xedapenak eta epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Diana Filipa Pacheco Nogueira andrearen ordezkaritzak aurkeztutako demanda, José Luis Freitas Teixeiraren aurkakoa, eta, elkarrekin duten alabari dagokionez, honako erabaki hauek hartzen ditut:

Bien alabaren zaintza eta jagoletza Pacheco andreari esleitzen zaizkio; guraso-ahala, berriz, guraso biena izango da.

Adingabeak 4 urte bete arte, aitaren aldeko bisita-erregimen hau ezartzen da:

– Asteazken eta ostiral arratsaldeetan, bi ordu egun bakoitzean, ama haiekin dela.

– Oporraldietan eta ama eta alaba ohiko bizitokitik kanpo daudenean, bisita-erregimen hori bete egingo da, betiere aita joaten baldin bada ama-alaba bizi diren tokira.

Adingabea 4 urtetik 5 urtera bitartekoa denean, aitaren aldeko bisita-erregimen hau ezarriko da:

– Asteazken eta ostiral arratsaldeetan, bi ordu egun bakoitzean, alaba aitarekin bakarrik dagoela.

– Oporraldietan eta ama eta alaba ohiko bizitokitik kanpo daudenean, bisita-erregimen hori bete egingo da, betiere aita joaten baldin bada ama-alaba bizi diren tokira.

Alabak 5 urte betetzen dituenetik aurrera, aitaren aldeko bisita-erregimen hau ezarriko da:

– Amaren etxean jaso eta entregatu beharko du alaba.

– Bi asteburutik behin: adingabea aitarekin egongo da, ostiraleko 19:00etatik igandeko 19:00ak arte.

– Astegunetako bisitak: aitak asteazkenetan hartuko du adingabea, eskolatik ateratzen denean, eta egun bereko 19:00etan entregatuko du.

– Aste Santuko oporrak: urte bikoitietan, klaseko azken egunean adingabea eskolatik ateratakoan hartuko du aitak, eta klaseak hasten diren egunaren bezperan entregatuko du, 19:00etan.

– Udako oporrak (uztail eta abuztua): urtea bakoitia denean, aita uztailean egon ahal izango da alabarekin; urtea bikoitia denean, berriz, abuztuan. Kasuan kasuko hilaren lehenengo eguneko 09:00etan hartuko du adingabea, eta azken eguneko 19:00etan entregatuko du.

– Gabonetako oporrak (eskola-oporraldia): urte bikoitietan, klaseko azken egunean adingabea eskolatik ateratakoan hartuko du aitak, eta klaseak hasten diren egunaren bezperan entregatuko du, 19:00etan.

– Gurasoen urtebetetzeak: urteak betetzen dituen gurasoarekin batera egongo da adingabea. Urtebetetzea aitarena bada, beronek egun horretako 09:00etan hartuko du adingabea, eta 19:00etan entregatuko du.

– Adingabearen urtebetetzeak: urte bikoitietan, aitarekin egongo da. Aitak egun horretako 09:00etan hartuko du, eta egun bereko 19:00etan entregatuko du.

– Aitaren eta amaren egunak: dagokionarekin batera egongo da adingabea. Aitak egun horretako 09:00etan hartuko du, eta egun bereko 19:00etan entregatuko du.

– Oporraldiak hasten direnean, asteburuetako eta astegunetako ohiko bisita-erregimena bertan behera geratuko da.

– Hemen zehaztu ez diren aldietan, adingabea amarekin egongo da.

Mantenu-pentsioa: Freitas jaunak 300 euroko zenbateko eman behar dio hilero adingabeari. Zenbateko hori hileko lehenengo bost egunen barruan ordaindu behar du, Pacheco andreak horretarako finkatzen duen kontuan. Zenbatekoa urteroko urtarrilean eguneratuko da, INEk edo horren ordezko erakunde publikoak argitaratutako KPIren aldaketen arabera.

Alabaren aparteko gastuen % 50 ere ordaindu beharko du Freitas jaunak.

Bestalde, ez da kostuen gaineko erabakirik hartzen.

Jose Luis Freitas Teixeira demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko urriaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala