Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2014ko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
297

EDIKTUA, 923/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 923/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Olga Muñoz Avalos eta Raul Zarco Rojo.

Abokatua: Eduardo Parra Sánchez eta Eduardo Parra Sánchez.

Prokuradorea: Arruza eta Arruza.

Demandatua: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Madrid, S.A. eta Grupo Bitacora Agency Vip Vacances y Dastm International, S.L.

Gaia: judizio arrunta.

2013ko urriaren 9an, aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honakoa baita:

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Marta Arrua Doueil prokuradoreak Raúl Zarco eta Olga Muñoz Avalos auzijartzaileen ordez eta izenean jarritako demanda, Grupo Bitácora Agency VIP Vacances y Dastm International, S.L. eta Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Madrid, S.A.ren aurkakoa, eta, beraz, demandatuak demandaren idazkian dauden eskaera guztietatik absolbitzen ditut. Auzialdi honetan sortutako kostuak auzi-jartzaileari ezartzen zaizkio.

Grupo Bitacora Agency VIP Vacances y Dastm International, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko abenduaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala