Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2014ko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
296

EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruz bideratutako 1568/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 1568/12 prozedura arruntean epaia eman da. Auzi-jartzaileak Maria Victoria Vallejo Cabrejas eta Julian Peinado Caro izan dira, eta, demandatua, berriz, Plentzia Ría 2002, S.L.

Plentzia Ría 2002, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegiko iragarki-oholean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Plentzia Ría 2002, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko abenduaren hamahiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala