Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2014ko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
295

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 15ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Ebazpen honen bidez, Alba Linares Quero lankide boluntarioari beka bat emateko Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzen da, eta UPV-EHU (Máster en Cooperación Internacional Descentralizada)-ren bidez, Borja Odriozola Pacho ordezkoari ematen zaio beka. Hori guztia Nazio batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoei 2013an laguntzak emateko deialdia arautzen duen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren barruan (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira laguntzak).

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2013ko abenduaren 20ko Ebazpenaren babespean, Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeari 16.191,40 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Alba Linares Quero lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2013BA/0001).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2013ko urriaren 13an bidalitako komunikazioan, bekari uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira laguntzak), 9. artikuluan, ezartzen du lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko duela, eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Beka esleitu ondorengo lehenengo hiru hilabeteetan uko egiten bazaio bekari, beste lankide bat aukeratuko da, epealdia amaitu arte, ordezkoen artetik, zerrendan duten hurrenkeran.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzeko eskumena Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alba Linares Quero lankide boluntarioak 2013an jasotako bekari uko egiteko eskaera onartzea, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2013. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira laguntzok).

Horren ondorioz, Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco Erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 9.714,84 euro. Halaber, bigarren ordainketa egiteko akordioak indarra galdu du.

Bigarrena.– Borja Odriozola Pacho ordezkoari 15.901,30 euroko beka ematea (NBE-2013BA/0020). Jarduera El Salvador-en egingo du, UPV-EHU (Máster en Cooperación Internacional Descentralizada) Erakundearen bitartez.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 15a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala