Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2014ko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
293

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 16koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Peñascal, S. Coop. delakoari, profesional baimenduak prestatzeko, erakunde aitortu gisa jarduteko baimena berriztatzen diona.

Esp. zk./ Gaia: SEG/0058/2013

AURREKARIAK

Bat.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2008ko urriaren 30eko Ebazpenaren bitartez (2008-11-27ko EHAA), eta Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren, 2011ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez (2011-09-14ko EHAA) zenbait espezialitatetan profesionalak prestatzeko, Peñascal, S. Coop. delakoa erakunde aitortu izendatu zen. Hauek dira espezialitateok:

– Iturgintzarako kalifikazio indibidualeko txartela.

– Galdaren industria-operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela.

– Eraikinetako instalazio termikoetarako norbanakoaren prestakuntzako txartelak. Oinarrizko ezaguerak.

– Eraikinetako instalazio termikoetarako norbanakoaren prestakuntzako txartelak. Ezaguera bereziak.

– Hozteko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela.

– Hozteko instalazioak kontserbatu edo konpontzeko kalifikazio indibidualeko txartela.

– Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. B kategoria.

– Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. C kategoria.

– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. I. kategoria.

– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. II. kategoria.

– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. III. kategoria.

– Ekipoen manipulazioa, fluordun hozgarrien edozein kopuruko hozkailu-sistemekin diharduena.

– Ekipoen manipulazioa, fluordun hozgarrien kopurua 3 kg baino txikiagoa duten hozkailu-sistemekin diharduena (Merkantzien hotzeko garraioa barne).

– Fluordun gas erabiltzen duten Ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulazioa.

– Fluordun gasak dituzten suteen aurkako sistemen edo itzalgailuen manipulazioa.

Bi.– Peñascal, S. Coop. delakoaren ordezkaritzak, 2013ko azaroaren 7an, profesionalak prestatzeko erakunde aitortu moduan jarduteko baimena berriztatzeko eskabidea aurkeztu zuen. Eskabidea, gaur egun Erakundeak dagozkion prestakuntza ekintzak gauzatzeko dauzkan giza baliabideen azalpenarekin lagunduta dator, zeren eta baliabide hauek zenbait aldaketa izan dituzte baimena eman zenean zituenekiko.

Hiru.– 2013ko azaroaren 19an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde-ordezkariak Peñascal, S. Coop. erakunde aitortuaren baimena ondoren zehazten diren espezialitateetan berritzearen aldeko txostena luzatu zuen:

– Barruko ur-instalazioak: IA.

– Gas instalazioak: IGB, IGC.

– Instalazio termikoak eraikinetan: IMT.

– Galdaren industria-operadorea: MIC.

– Petrolio ekoizkin likidoak: ICL 1, ICL 2, ICL 3.

– Fluordun gasak dituzten ekipoen maneiatzailea: GF1, GF2, GF2e, GF3, GF4.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, prestakuntza-ikastaroak emateko gaur egun onetsita dauden erakundeek baimena 5 urtean behin berritu behar dute, Dekretu horren 25. artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak bete dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– 138/2011 Errege Dekretua, otsailaren 4koa, Hozkailu-instalazioen segurtasun erregelamendua onartzen duena indarrean sartu zenetik, eta bere 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, ezin da Hozkailu-instalaziotan banakako kualifikazio agiria lortu horretara zuzenduriko ikastaro batzuk gainditzearen bidez, beraz ezin da espezialitate horretarako erakunde aintzatetsi baimena berritu.

Lau.– Berritzearen aldeko txostena egin den espezialitateei dagokionez, eska daitezkeen baldintzen betetzea justifikatu egin da, halaber, erakundeak baimenaren berriztatzea eskatu duen espezialitate ezberdinetan ikastaroak emateko dituen giza baliabideetan izan diren aldaketak eta berrien gaitasuna.

Bost.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakori jarraituz izapidetu da prozedura, eta halaber, erakunde eskatzaileak dekretu horren 25. artikuluan jasotako baldintzak betetzen jarraitzen duela egiaztatu da.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Peñascal, S. Coop. delakoari, profesional baimenduak trebatzeko erakunde aitortu gisa jarduteko baimena, ondoren zehazten diren espezialitateetan berritzea:

– Barruko ur-instalazioak: IA.

– Gas instalazioak: IGB, IGC.

– Instalazio termikoak eraikinetan: IMT.

– Galdaren industria-operadorea: MIC.

– Petrolio ekoizkin likidoak: ICL 1ICL 2, ICL 3.

– Fluordun gasak dituzten ekipoen maneiatzailea: GF1, GF2, GF2e, GF3, GF4.

2.– Hozkailu instalazioetarako banakako kualifikazio agiria lortzera zuzenduta dagoen espezialitatean eskatutako berritzea ukatzea, zeren eta, 138/2011 Errege Dekretuak, otsailaren 4koak, Hozkailu-instalazioen segurtasun erregelamendua onartzen duenak, ez bait du aurreikusten horretara zuzenduriko ikastaro batzuk gainditzearen bidez, Hozkailu-instalaziotan banakako kualifikazio agiria lortzeko aukera.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

4.– Erakunde Aintzatetsi orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak eta hauen artean aipagarria da, gutxienez ondorengoak aipatzen dituen jarduketen memoria bat urtero aurkezteko eginbeharra:

a) Espezialitate bakoitzean emandako ikastaro eta burututako proba kopurua.

b) Ikastaro edo proba bakoitzean parte hartu duen jende kopurua.

c) Gaitasun-probak gainditu dituzten profesionalen kopurua, espezialitate ezberdinak zehaztuko direlarik.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 16a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala