14. zk., 2014ko urtarrilaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
292
EBAZPENA, 2013ko abenduaren 20koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, «Oreka Sarea, S.L.» enpresa homologatzen da, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.
Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez, aholkularitza-erakundeek enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko behar duten homologazioa arautu zen. Dekretuak bi helburu ditu: gizarte-eragileen bitartez enpresek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekintza positiboko neurriak aplikatzea sustatzea, batetik, eta aholkularitza-zerbitzuak onak, eraginkorrak eta profesionalak izatea bermatzea, bestetik.
Maria Noya Arrizabalaga andreak, «Oreka Sarea, S.L.» enpresaren ordezkari denez, indarreko arautegian eskatutako agiriak aurkeztu ditu; agiriok aztertuta, enpresak 105/2004 Dekretuko 2. artikuluan eskatutako betekizunak betetzen dituela ondorioztatu da.
Batzorde Ebaluatzaileak, enpresa eskatzaileak bidalitako proiektuak 50 puntu baino gehiago lortu dituela egiaztatu du, hau da, dekretu araupetzaileko 5. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa baino gehiago.
Hori dela eta, aurkeztutako eskaera eta agirien balorazioa aztertu ondoren, eta Batzorde Ebaluatzaileak proposatuta, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Oreka Sarea, S.L.» bost urterako homologatu da enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta bertan finkatutako baldintzekin.
Bigarrena.– «Oreka Sarea, S.L.» enpresak bere agiri guztietan aipatu ahal izango du homologazio hori, indarrean dagoen bitartean.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, eta, horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean dagokion Administrazioarekiko Auzietako epaitegian, eta, horretarako, bi hilabeteko epea egongo da, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 20a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.