Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2014ko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
291

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 3koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, Gipuzkoako Gurutze Gorria (Gurutze Gorriaren Donostiako Zentro Soziosanitarioa eta Gurutze Gorriaren Irungo Laguntzadun Egoitza) entitateari Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera onartzen zaio.

Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.

Hortaz, Antxon Amunarriz Yeregui jaunak, Gipuzkoako Gurutze Gorria (Gurutze Gorriaren Donostiako Zentro Soziosanitarioa eta Gurutze Gorriaren Irungo Laguntzadun Egoitza) entitatearen izenean aurkeztutako eskaria aztertuta, eta enpresan emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gipuzkoako Gurutze Gorria (Gurutze Gorriaren Donostiako Zentro Soziosanitarioa eta Gurutze Gorriaren Irungo Laguntzadun Egoitza) entitateak erakundean emakumezko eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-dokumentua oinarri hartuta, enpresari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortzea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak –emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuenak– ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.

Bigarrena.– Gipuzkoako Gurutze Gorria (Gurutze Gorriaren Donostiako Zentro Soziosanitarioa eta Gurutze Gorriaren Irungo Laguntzadun Egoitza) entitateak aitorkuntza erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitorkuntzak indarrean dirauen bitartean.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 3a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala