Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
224

EDIKTUA, 2013ko abenduaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «Indufi Servicios 2004, S.L.L.» enpresari 13.0142.48.02.01.02. errekurtsoaren gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

José Javier Losantos Omar jaunak, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendari denak,

Indufi Servicios 2004, S.L.L. enpresari (IFK: B-95299509) eta solidarioki UTE. Mecánicas Torre (Etxea Instalaciones, S.A. – Ondoan, S. Coop) aldi baterako enpresa-elkarteari –I482013000021724 arau-haustearen akta dela-eta– irekitako 13.0142.48.02.01.02 errekurtsoa amaitu da; eta ebazpena eman da, Ondoan, S. Coop. enpresak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko. Beraz, berretsi egiten da Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2013ko irailaren 2ko Ebazpena –SH-100/13 zehapen espedientean emandakoa–, zeinen bidez, Indufi Servicios 2004, S.L.L. enpresari bi mila eta berrogeita sei (2.046) euroko zehapena ezartzen baitzaio, hain zuzen ere, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 12.1.b) artikuluan larritzat jotako arau-hauste bat egiteagatik.

Indufi Servicios 2004, S.L.L. enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Invisa Enpresa Parkea C/A, 42, 48510 Valle de Trápaga-Trapagaran, Bizkaia). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela, eta beraren aurka egin dezakeela dagokion Lan Arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpena aurkaratu zein ez, interesdun enpresak zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko honako helbide honetan: Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (DPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4813010000352.

– Identifikazioa: 281213.

– Zenbatekoa: 2.046 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzeari buruzkoa).

Aipatu enpresarentzako jakinarazpen moduan balio dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan aurreikusitako eran argitarazten da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 17a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala