11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
223
IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpena jakinarazten dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da gora jotzeko errekurtso bat.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2013ko urriaren 24an, Victoria Daniel Igor andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiesten zuena.
Ezin izan denez aipatutako Ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61.artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko Lurralde Ordezkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 17a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.