Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
220

IRAGARKIA, Etxebizitza sailburuordearen 2013ko urriaren 18ko Ebazpena jakinarazteko dena.

Etxebizitza sailburuordeak, 2013ko urriaren 18an emandako ebazpen bidez, ezetza eman zion Fernando Marquínez Martínez-Gil jaunak eginiko babes ofizialeko etxebizitzaren salmenta eskaintzari. Jabetzan duen etxebizitza hori Vitoria-Gasteizen dago.

Ezin izan denez aipatutako Ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61.artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, berau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko Lurralde Ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala