Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
217

IRAGARKIA, Red Black Innovation, S.L. enpresari Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Industriako sailburuordearen 2013ko maiatzaren 7ko Ebazpena jakinaraztekoa. Ebazpen horren bidez, nazioartekotzeko zuzendariak 2012ko abenduaren 12an Prointer programaren, nazioartekotze programaren, baitan, 2012ko ekitaldirako emandako 2012ko abenduaren 12ko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen.

Ezin izan zaionez Red Black Innovation, S.L. enpresari jakinarazi jakinarazpenetarako helbidean –Pikogarate 16, 20180 Oiartzun–, iragarki hau argitaratzen da, zeinaren edukia hauxe baita, hitzez hitz:

«Ebazpena, 2013ko maiatzaren 7koa, industriako sailburuordearena; zeinaren bidez, Arnaud Biscay-k, Red Black Innovation, S.L. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, nazioartekotzeko zuzendariak 2012ko abenduaren 12an Prointer programaren, nazioartekotze programaren, baitan, 2012ko ekitaldirako emandako 2012ko abenduaren 12ko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa onesten baita.

20-AF-G-2012-132

Kontuan izaki Arnaud Biscay-k, Red Black Innovation, S.L enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Nazioartekotzeko zuzendariak 2012ko abenduaren 12an Prointer programaren, nazioartekotze programaren, baitan, 2012ko ekitaldirako emandako 2012ko abenduaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Arnaud Bizcay-k, Red Black Innovation, S.L enpresaren izenean eta ordezkaritzan, 2012ko ekitaldiaren deialdirako ezarritako epearen barruan aurkeztu zuen laguntza eskabidea, Nazioartekotze Prointer programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren babesean.

Bigarrena.– Nazioartekotzeko zuzendariak Arnaud Biscay-k, Red Black Innovation, S.L enpresaren izenean eta ordezkaritzan, aurkeztutako eskaerari uko egin zion 2012ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez, eta halaxe jakinarazi zitzaion interesdunari. Era berean, interesdunari jakinarazi zitzaion jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabeteko epea zuela Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetzari gora jotzeko errekurtsoa jartzeko.

Hirugarrena.– 2013ko urtarrilaren 16an, halakoetarako jarritako epe barruan, Arnaud Biscay-k, Red Black Innovation, S.L enpresaren izenean eta ordezkaritzan, gorako errekurtsoa aurkeztu zuen, ebazpen horren aurka. Hau adierazi zuen, labur-labur: «...ez dago ados ukatzeko emandako zioarekin, aginduan enpresa onuraduna izateko ezarritako betekizun guztiak betetzen baititu, hau da, ETE bat da, enpresak ez du inolako indarreko itzulketa prozedurarik edo zehapen prozedurarik eta Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta ditu».

Laugarrena.– 2013ko otsailaren 19an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak eman du txostena, non aurrekariak azaldu eta gero, proposatzen baita jarritako gora jotzeko errekurtsoa onartzea, ondokoak kontuan izanda: «...Espedientea aztertuta ondorioztatzen da enpresa onuraduna dela, Prointer programa arautzeko Aginduaren» Enpresa onuradunak «3. artikuluko betekizun guztiak betetzen baititu. Hortaz, enpresak aurkeztutako proiektua aztertuta, egokia da 101.976 euroko aurrekontua eta 22.351,39 euroko dirulaguntza onartzea».

Espediente honi Ebazpena ematerakoan, honako hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107., 114. eta 115. artikuluei eta horiekin bat datozenei jarraiki eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea eskudun da dagokigun errekurtsoa aztertu eta ebazteko.

Bigarrena.– Errekurtsoa legeak ezarritako epearen barruan aurkeztu da eta aurkezteko legitimatua denak aurkeztu du, hori guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31.1 eta 114. 115. artikuluetan ezarritako baldintzen arabera.

Hirugarrena.– Gora jotzeko errekurtsoarekin batera aurkeztutako dokumentazioa eta alegazioak ikusita, laguntzak arautzeko aginduaren 3. artikuluko betekizunak betetzen direla egiaztatzen da. Hortaz, laguntzen aginduan xedatutakoa betetzen duen enpresak eskatu zuen dirulaguntza, beraz, aurkeztutako eskaera onartu behar da eta Arnaud Biscay-k, Black Innovation, S.L enpresaren izenean eta ordezkaritzan, aurkeztutako eskaera behin betiko onartu behar da.

Laugarrena.– Gorago aipatutakoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak 2013ko otsailaren 19an emandako txostena, kontuan izanda, eta aintzat hartuta Nazioartekotze programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoari egokitzen zaiola aurkeztutako dokumentazioa, gora jotzeko errekurtsoa onartu behar da.

Aipatutako legeak eta oro har eta bereziki aplikatzekoak diren bestelako xedapenak Ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea Arnaud Biscay-k, Red Black Innovation, S.L enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Nazioartekotzeko zuzendariak 2012ko abenduaren 12an Prointer programaren, nazioartekotze programaren, baitan, 2012ko ekitaldirako emandako 2012ko abenduaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Bigarrena.– Nazioartekotzeko zuzendariaren 2012ko abenduaren 12ko Ebazpena indarrik gabe uztea Red Black Innovation, S.L. enpresari dagokionez, ebazpen horretako gainerakoari eutsita.

Hirugarrena.– Red Black Innovation, S.L. enpresak aurkeztutako proiektua ontzat ematea.

Laugarrena.– Red Black Innovation, S.L. enpresari 22.351,39 euroko laguntza ematea, 101.976 euroko onartutako aurrekontua kontuan izanda.

Bosgarrena.– Emandako dirulaguntzaren % 25 ordaintzea onartzea, hau da, 5.587,85 euro, emandako dirulaguntza onartu ostean edo, hala egokituz gero, agindu honen 27.1. artikuluan zehaztutako hamabost eguneko epean.

Seigarrena.– Aurkeztutako agiriak egiaztatu ondoren ordainduko da dirulaguntzaren bigarren ordainketa eta ordainketa izapidetzen den egunean ematen badira 1991ko urriaren 7ko Aginduan (Ogasun eta Finantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura dirulaguntzak jasotzen dituzten onuradunek Zerga ordainbeharra egiaztatzeari buruzkoa) edo horren ordezko araudian finkatutako kasuak, egiaztapen hori Prointer programa arautzen duen aginduaren 19. artikuluan xedatutakoa betez egingo da.

Faktura horiek eta ordainketa benetan egin direla egiaztatzen duten agiriak artxibatuta eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren esku egongo dira ordainketa egin eta 4 urteko aldian. Bestetik ere, enpresaren betebeharra da informazio hori erraz eskuratzeko moduan egon dadila, (kontabilitate-sistema berezia edo kodifikazio espezifikoa).

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak programa finantzatzen laguntzen du % 50ean. Hori dela-eta nahitaezkoa da burutzen diren ekintza guztien finantza-, administrazio- eta jarraipen-dokumentazioa artxibatuta izatea, Euskadiko EGEF 2007-2013 Programa Eragilearen azken saldoa ordaindu eta hiru urtetan. Bestetik ere, enpresaren betebeharra da informazio hori erraz eskuratzeko moduan egon dadila, (kontabilitate-sistema berezia edo kodifikazio espezifikoa).

Justifikatze dokumentazioa aurkezteko epea 2013ko ekainaren 21ean amaituko da. Dokumentazio hori kasuan kasuko lurralde ordezkaritzan aurkeztu behar da.

Zazpigarrena.– Araudi aplikagarrian zein ebazpen honetan ezarritako baldintzak eta/edo epeak betetzen ez badira, onuradunak diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko du eta, hala badagokio, diru-laguntza itzuli beharko du, aldez aurreko bidezko administrazio-espedientearen ondoren.

Zortzigarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri eman behar zaio, horrek administrazio-bidea agortzen duela eta EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango duela ohartarazita. Errekurtso hori jartzeko bi hilabeteko epea izango du, ebazpen hau jakinarazten den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 7a.

Industriako Sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS».

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege horren bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 18a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

JOSEBA IMANOL ABURTO ERDOIZA.


Azterketa dokumentala