Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
216

IRAGARKIA, Sheitek Automatización Industrial, S.A.L.i Nazioartekotzeko zuzendariaren 2012ko abenduaren 19ko Ebazpena jakinaraztekoa. Ebazpen horren bidez ez betetze espedientea irekitzen zaio.

Espediente zk.: PRO-1241-2011.

Ebazpena, 2012ko abenduaren 19koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena, 2011rako Prointer programaren (Nazioartekotze-Programa) barruan Sheitek Automatización Industrial, S.A.L. enpresari kontra baldintzak ez betetzeagatik espedientea irekitzen duena.

PRO-1241-2011.

Ikusirik Sheitek Automatización Industrial, S.A.L. enpresari Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak Prointer programa (nazioartekotze-programa) garatzen duen 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzari buruzko espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2011ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak 2011n sustapeneko eta kanpo-ezarpeneko ekintzetarako laguntzak emateko deialdia egin zuen, Prointer programa (nazioartekotze-programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Bigarrena.– 2011ko abenduaren 9an, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotzeko zuzendariak Sheitek Automatización Industrial, S.A.L. enpresari 10.838,85 euroko diru-laguntza emateko Ebazpena eman zuen, nazioartekotze-plana egiteko eta plana gauzatzeko. Era berean, ezarri zen diru-laguntzaren % 25, hau da 2.709,71 euro onuradunak diru-laguntza onartutakoan ordainduko zela edo, bestela, arestian aipatutako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren Aginduaren 27.1 artikuluan ezarritako hamabost eguneko epea igarotakoan (Prointer programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduan ezarritako epean, alegia).

Hirugarrena.– 2012ko otsailaren 29an, Sheitek Automatización Industrial, S.A.L. enpresak justifikazio-dokumentazioa aurkeztu zuen, diru-laguntzaren bigarren zatia ordain ziezaioten.

Laugarrena.– Enpresak egindako gastuak justifikatzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da Sheitek Automatización Industrial, S.A.L. enpresari, berez, 8.877,31 euroko diru-laguntza zegokiola. Kontuan izanik ematea erabakitako diru-laguntzaren % 25 (hau da 2.709,71 euro) hasieran ordaindu zitzaiola, 6.167,60 euro kobratzea legokioke orain.

Bosgarrena.– Ordaintzeke dagoen diru-laguntzaren zatia (6.167,60 euro) ordaintzeko izapideak egiterakoan, beharrezkoa da egiaztatzea ea enpresak egunean dituen zergen arloko betebeharrak. 2012ko azaroaren 28an, gutun bat bidali zitzaion Sheitek Automatización Industrial, S.A.L. enpresari, zerga-betebeharrak beteta zituela adieraziko zuen ziurtagiri eguneratu bat bidal zezan eskatzeko, eta hamar egun balioduneko epea eman zitzaion dokumentazio hori aurkezteko.

Seigarrena.– Hamar egun horiek igaro dira eta enpresaren aldetik erantzunik jaso ez dugunez, baldintzak ez betetzeagatik espedientea irekitzea erabaki da, eta ordaintzeke dagoen diru-laguntzaren zatiaren ordainketa bertan behera uztea.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Nazioartekotzeko zuzendariaren eskumena da baldintzak ez betetzeagatiko espedientea hastea, Sustapeneko eta kanpo-ezarpeneko ekintzetarako laguntzetako Prointer programa (nazioartekotze-programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 25.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Prointer programa garatzen duen Aginduaren 23.1 artikuluak ezartzen duenez:

«Diru-laguntzaren ordainketa egiteko Nazioartekotzeko zuzendariaren administrazio-ebazpena beharrezkoa izango da, eta bi alditan ordainduko da, ondoren adierazten den bezala: emandako diru-laguntzaren % 25 laguntza onartzen denean edo, hala dagokionean, agindu honen 27.1 artikuluan ezarritako hamabost eguneko epea igarotakoan, eta gainerako % 75a lagundutako ekintzak egiteko izandako gastuak egiteko justifikazioaren ondoren ordainduko da».

Hirugarrena.– Prointer programa garatzen duen Aginduaren 23.5 artikuluak ezartzen duenez, «ekarritako dokumentu guztiak egiaztatu ondoren egikarituko da bigarren ordainketa, eta, halaber, ordainketa egingo den egunean, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharren betetzeari buruzko Ogasun eta Finantzako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko aginduan edo agindu hori ordeztuko duen araudian ezarritako kasuetan, agindu horren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da aipatutako egiaztatzea». 1991ko urriaren 7ko Aginduak exijitzen du ordainketaren bat diru-laguntza ematea erabaki ondorengo ekitaldiren batean ordaindu behar bada, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira diru-laguntza ematea erabaki denetik, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatu beharko dituela onuradunak, lehenengo ordainketa-proposamena egin aurretik.

Laugarrena.– Agindu beraren 25. artikuluaren arabera, «enpresa onuradunak ez baditu betetzen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan xedatutakoa ez ezik agindu honetan eta aplika daitezkeen gainerakoetan ezarritako betebeharrak, eta, hala badagokio, Ebazpenean ezarriko diren baldintzak ere, organo eskudunak ez betetzeagatiko txostena egingo du interesdunaren arrazoiak entzunez. Jarraian, Ebazpena emango du, eta, hartan, onuradunak diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko du, baita jasotako laguntzak eta legezko interesak Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta egokitzat joko diren gainerako ekintzak aparte utzi gabe. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako».

Bosgarrena.– Egindako gastuak justifikatzeko enpresak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Sheitek Automatizacion Industrial S.A.L. enpresari guztira 8.877,31 euroko diru-laguntza dagokio. Kontuan izanik ematea erabakitako diru-laguntzaren % 25 (2.709,71 euro) hasieran ordaindu zitzaiola, 6.167,60 euro kobratzea legokioke orain.

Seigarrena.– Ordaintzeke dagoen diru-laguntzaren zatiaren ordainketa izapidetzekoan, beharrezkoa da enpresak zergen arloko betebeharrak egunean dituela egiaztatzea. 2012ko azaroaren 28an gutun bat bidali zitzaion Sheitek Automatización Industrial, S.A.L. enpresari zerga-betebeharrak beteta zituela adieraziko zuen ziurtagiri eguneratu bat bidal zezan, eta hamar egun balioduneko epea eman zitzaion horretarako.

Zazpigarrena.– Hamar egun horiek igaro dira, eta enpresaren aldetik erantzunik jaso ez dugunez, baldintzak ez betetzeagatik espedientea irekitzea erabaki da, eta ordaintzeke dagoen diru-laguntzaren zatiaren ordainketa bertan behera uztea. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Espedientea irekitzea Sheitek Automatización Industrial, S.A.L. enpresaren kontra, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak Prointer programa (nazioartekotze-programa) garatzen duen 2010eko otsailaren 24ko Aginduan diru-laguntza ordaindu ahal izateko ezarritako baldintzak ez betetzeagatik, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotzeko zuzendariaren 2011ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez eman zitzaion diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat jotzeko eta, era berean, jasotako diru-laguntza itzuli beharra duela deklaratzeko.

Bigarrena.– 15 eguneko epea ematea interesdunak bere interesen alde bidezkotzat hartzen duena adieraz dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 19a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

CATALINA CHAMORRO SILGADO.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 11.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

JOSEBA IMANOL ABURTO ERDOIZA.


Azterketa dokumentala