Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
213

EDIKTUA, lesio-falta baten gainean bideratutako 469/13 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizenak,

Fede ematen dut:

483/13 falta-judizioaren gainean, epaia eman da. Hau dio hitzez hitz:

«106/13 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko urriaren hamazazpia.

Nik, Laura De Lorenzo Aracama-k, hiri honetako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegi epaile naizenak, ikusi ditut honako auto hauek: arduragabekeriaz eragindako lesioak direla-eta 469/13 zenbakiarekin epaitegi honetan bideratutako falta-judizioko autoak; zeinetan honako hauek izan dira parteak, batetik, salatzaile gisa Serafín Salvador Gómez López; bestetik, salatu gisa Izena 1.abizena 2.abizena, eta, azkenik, zuzeneko erantzule zibil gisa Axa Seguros.

EPAITZA

Arduragabekeriaz eragindako lesioen egile denez, honako hauetara kondenatzen dut Izena 1.abizena 2.abizena: 10 egunez isun bat ordaintzera, eguneko 2 euro; bestalde, Axa Seguros zuzeneko erantzule zibil deklaratzen da; eta biak kondenatzen ditut Serafín Salvador Gómez López-i, solidarioki eta batera, batetik, kalteak ordaintzera, 9.518,76 eurokin, eta, bestetik, legezko interesak, aseguru-etxearentzat AKLren 20. artikulukoak izango direnak; sortutako kostuak ere kondenatuari ezartzen zaizkio».

Eta jakinarazteko balio dezan ematen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko abenduaren hamahiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala