Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
210

EDIKTUA, 510/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 510/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Aktiv Kapital Portfolio As, Oslo, Brugg-eko sukurtsala.

Abokatua.

Prokuradorea: Fariñas.

Demandatua: Alberto Vicente González.

Gaia: judizio arrunta.

2011-02-28an epaia eman zen judizio horretan, eta hau da epaitza:

27/11 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaikako otsailaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: General Electric Capital Bank, S.A.

Abokatua: Jordi Bosch Viñas.

Prokuradorea: Arantzane Gorriñobeascoa Echevarria.

Alderdi demandatua: Alberto Vicente Gonzalez, en rebeldía.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioko gaia: judizio arrunta.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Arantzane Gorriñobeascoa Echevarria prokuradoreak General Electric Capital Bank, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Alberto Vicente Gonzalezen aurkakoa. Beraz, demandatua demandatzaileari ondokoak ordaintzera kondenatzen dut:

a) 23.267,50 euro.

b) 5.308,82 euroko berandutza-interesak, hitzartutako tasaren araberakoak (hileko % 2), hain zuzen ere ordaindu gabeko hilerokoak mugaeguneratu ziren egunetik 2010eko martxoaren 18ra arte sortutakoak.

c) errenta moduan ordaindu gabeko eta mugaeguneratutako hileroko bakoitzaren berandutza-interesak, hitzartutako tasaren araberakoak (hileko % 2), hain zuzen ere, 2010eko martxoaren 18tik auzi-jartzaileari zor zaion guztia ordaindu arte sortzen direnak.

d) Judizioaren kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274. Aplikazio-eremuan «kontzeptua» dioen tokian 4750 0000 00 0510 10 zenbakia gehitu behar da eta ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta, epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuak, Alberto Vicente Gonzalezek, egun bizilekua non duen ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko abenduaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala