Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
209

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1295/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1295/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Eder Fernandez Fulgencio.

Abokatua: Jose Maria Ellacuria Peña.

Prokuradorea: Arruza.

Demandatua: Felipe Alvarez Pernia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-11-04an, eta honakoa da haren epaitza:

EPAITZA

Auzi-ihesean den Felipe Alvarez Pernia-ren aurka, Eder Fernández Fulgencio-ren izenean eta ordez Marta Arruza Doueil prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut. Hortaz, aipatu demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 520,58 euro ordaintzera, gehi aipatu zenbatekoak ebazpen hau ematen den egunetik aurrera sortutako legezko interesak, bi puntutan gehituta. Prozedura honetako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Felipe Alvarez Pernia demandatua egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko abenduaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala