11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
205
EDIKTUA, 1158/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1158/12 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Autopistas de Bizkaia, S.A.
Abokatua: Jose Luis Soldevilla Lamiquiz.
Prokuradorea: Landa.
Demandatua: Segundo Rafael Arrayan Cachiuango, Esther Julia Ramirez Murillo, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa eta Segurcaixa, S.A.
Gaia: trafikoari buruzko hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman zen 2013-06-24an, eta honakoa da bere epaitza:
EPAITZA
Partez baiesten dut María Landa Moreno prokuradoreak Autopistas de Bizkaia, S.A.ren izenean aurkeztutako demanda. Beraz, Esther Julia Ramirez Murillo andrea, Segundo Rafael Arrayan Cachiuango jauna eta Segurcaixa, S.A. kondenatzen ditut demandatzaileari 248,32 euro modu solidarioan ordaintzera, eta aseguratzaileari interesak ordaintzera, hain zuzen ere, 2011ko uztailaren 2tik guztiz ordaindu artekoak. Ez da kostuetarako kondenarik ezarriko.
Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Esther Julia Ramirez Murillo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2013ko azaroaren 25a.
IDAZKARI JUDIZIALA.