11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
203
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 817/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 817/12 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Segurcaixa.
Abokatua: Fernando Cal Montes.
Prokuradorea: Basterreche.
Demandatua: Maria Cristina Albeira Gutierrez.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman zen 2013-12-02an, eta honakoa da bere epaitza:
EPAITZA
Cristina Albeira andrearen aurka, Segurcaixa, S.A.ren izenean eta ordez Basterreche prokuradoreak aurkeztutako demanda onetsi egiten dudanez gero, auzi-jartzaileari 6.453 euro pagatzera kondenatzen dut alderdi demandatua.
Zenbateko horrek, batetik, legezko interesa sortuko du, 2012ko apirilaren 17tik ebazpen honen egunera arte, eta, bestetik, legezko interesa bi puntuz gehituta, egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.
Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.
Maria Cristina Albeira Gutierrez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2013ko abenduaren 3a.
IDAZKARI JUDIZIALA.