11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
AUZITEGI GORENA
197
EDIKTUA, 784/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epaiaren aurkako 2146/10 kasazio-errekurtsoaren ondoriozkoa. Honen bidez, baietsi egiten da errekurtso hori, eta deusezak deklaratzen dira Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 24ko 70/2009 Dekretuaren lehenengo, hirugarren, hamabigarren eta hamahirugarren artikuluak. Dekretu horren bidez, aldatu egiten da urtarrilaren 29ko 28/2002 Dekretua, Etxe eta merkataritza erabilerako eta erabilera kolektiboko gas zerbitzuen instalazioak nola ikuskatu eta berrikusi arautzen duena.
TESTUA
Repsol Butano, S.A.k aurkeztutako 2146/2010 kasazio-errekurtsoan, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak (Hirugarren Sekzioak) epaia eman du 2013ko azaroaren 20an, eta haren xedapen-zatiak honako hau dio hitzez hitz:
EPAITZA:
Lehenengoa.– Baietsi egiten dugu 2146/10 kasazio-errekurtsoa, Repsol Butano, S.A.k aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak (Bigarren Sekzioa) 2010eko otsailaren 25ean 784/09 errekurtsoan emandako Epaiaren aurkakoa, eta epai hori kasatu egiten dugu.
Bigarrena.– Baietsi egiten dugu, partez, 784/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Repsol Butano, S.A.k aurkeztua, Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 24ko 70/2009 Dekretuaren aurkakoa; dekretu horren bidez, aldatu egiten da urtarrilaren 29ko 28/2002 Dekretua, Etxe eta merkataritza erabilerako eta erabilera kolektiboko gas zerbitzuen instalazioak nola ikuskatu eta berrikusi arautzen duena. Horrenbestez, deusezak deklaratzen ditugu 70/2009 Dekretuaren lehenengo, hirugarren, hamabigarren eta hamahirugarren artikuluak.
Hirugarrena.– Ez zaizkio inori ezartzen ez administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren kostuak, ezta kasazio-errekurtsoarenak ere.
Laugarrena.– Epaitza hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Eta Legegintza Bilduman sartu behar den epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu: Pedro José Yagüe, Manuel Campos, Eduardo Espín, José Manuel Bandrés, María Isabel Perelló, (izenpetuak).
Madril, 2013ko azaroaren 20a.
Auzitegi Goreneko Kabinete Teknikoko magistratu burua.
JACOBO LÓPEZ BARJA DE QUIROGA.