Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
194

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 20koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, honako ebazpen honetako hutsak zuzentzeko dena: Ebazpena, urriaren 29koa, Bulego Judizial eta Fiskaleko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko eta Arabako Probintzia Auzitegiko bulego judizial berriaren antolamendu zehatza xedatzen duena, bai eta Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorraren eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalaren oinarrizko funtzionamendu-arauak ere.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Modu horretako hutsak atzeman dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, urriaren 29koa, Bulego Judizial eta Fiskaleko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko eta Arabako Probintzia Auzitegiko bulego judizial berriaren antolamendu zehatza xedatzen duena, bai eta Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorraren eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalaren oinarrizko funtzionamendu-arauak ere (2012ko azaroaren 14ko EHAA, 220. zk.). Horregatik, hutsak zuzendu behar dira.

2012/5010 orrialdean (19/6) orrialdean, 12. artikuluan, honela dio:

«1.– Pertsona bakarreko eginbideak Elkarteen edo Bake Epaitegien Justizia Administrazioko langileek egingo dituzte, udalerri hauetan: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Zigoitia eta Zuia (Bake Epaitegien Elkartea); Agurain, Dulantzi, Asparrena, Barrundia, Burgu, Iruraitz-Gauna, Donemiliaga eta Zalduondo (Bake Epaitegien Elkartea); Mañueta, Berantevilla, Bernedo, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Lagran, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda, Navaridas, Oion, Urizaharra, Samaniego, Villabuena, Ekora eta Zanbrana (Bake Epaitegien Elkartea); Iruña Oka.

2.– Batzordeko eginbideak dagokion Elkartearen Justizia Administrazioko langileek egingo dituzte, udalerri hauetan: Mañueta, Berantevilla, Bernedo, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Lagran, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda, Navaridas, Oion, Urizaharra, Samaniego, Villabuena, Ekora eta Zanbrana. Iruña Okako udalerrian, batzordeko eginbideak bertako Bake Epaitegiaren Justizia Administrazioko langileek egingo dituzte.»

Baina honela esan behar du:

«1.– Pertsona bakarreko eginbideak Elkarteen edo Bake Epaitegien Justizia Administrazioko langileek egingo dituzte, udalerri hauetan: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Zigoitia eta Zuia (Bake Epaitegien Elkartea); Agurain, Dulantzi, Asparrena, Barrundia, Burgu, Iruraitz-Gauna, Donemiliaga eta Zalduondo (Bake Epaitegien Elkartea); Mañueta, Berantevilla, Bernedo, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Lagran, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda, Navaridas, Oion, Urizaharra, Samaniego, Villabuena, Ekora eta Zanbrana (Bake Epaitegien Elkartea); Iruña Oka; Laudio.

2.– Batzordeko eginbideak dagokion Elkartearen Justizia Administrazioko langileek egingo dituzte, udalerri hauetan: Mañueta, Berantevilla, Bernedo, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Lagran, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda, Navaridas, Oion, Urizaharra, Samaniego, Villabuena, Ekora eta Zanbrana. Iruña Okako eta Laudioko udalerrietan, batzordeko eginbideak bertako Bake Epaitegiaren Justizia Administrazioko langileek egingo dituzte.»

2012/5010 (19/10) orrialdean, 15. artikuluan, honela dio:

«Zigor Atalak betearaziko ditu instrukzio-prozesuetan, zigor-arlokoetan eta emakumearen aurkako indarkeriakoenetan ematen diren epai, auto eta dekretu behin betiko eta irmoak.

2.– Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak jarraian adierazten diren ZULUP hauek guztiek emandako epai, auto eta dekretu behin betiko eta irmoen betearazpenarekin lotutako zerbitzuak emango ditu: lehen instantzia, familia, merkataritza (artikulu honen 1. zenbakian xedatutako kasuetan), arlo soziala, administrazioarekiko auziak, instrukzioa, zigor-arloa eta emakumearen aurkako indarkeria.»

Baina honela esan behar du:

«Zigor Atalak betearaziko ditu instrukzio-prozesuetan, zigor-arlokoetan, emakumearen aurkako indarkeriaren arlokoetan eta Arabako Probintzia Auzitegian ematen diren epai, auto eta dekretu behin betiko eta irmoak.

2.– Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak jarraian adierazten diren ZULUP hauek guztiek emandako epai, auto eta dekretu behin betiko eta irmoen betearazpenarekin lotutako zerbitzuak emango ditu: lehen instantzia, familia, merkataritza (artikulu honen 1. zenbakian xedatutako kasuetan), arlo soziala, administrazioarekiko auziak, instrukzioa, zigor-arloa, emakumearen aurkako indarkeria eta Arabako Probintzia Auzitegia.

3.– Alde batera uzten da Adingabeen Epaitegiaren betearazpen zibila eta zigor-arlokoa.»

2012/5010 (19/11) orrialdean, 16. artikuluko 3. paragrafoan, honela dio:

«3.– Zigor Betearazpenaren Atalean jasoko dituzte Vitoria-Gasteizko Instrukzioko ZULUPek bidalitako falten eta epaiketa azkarreko falten prozeduretan emandako epaiak betearazteko agindu orokorrak, Amurrioko eta Vitoria-Gasteizko Instrukzioko ZULUPek bidalitako presako eginbideak eta zigor-arloko ZULUPek Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorraren erregistro eta banaketaren atalera bidalitako prozedura laburtuak. Alde batera utzi da adingabeen inguruko prozeduren betearazpena.»

Baina honela esan behar du:

«3.– Zigor Betearazpenaren Atalean jasoko dituzte Vitoria-Gasteizko Instrukzioko ZULUPek bidalitako falten eta epaiketa azkarreko falten prozeduretan emandako epaiak betearazteko agindu orokorrak, Amurrioko eta Vitoria-Gasteizko Instrukzioko ZULUPek bidalitako presako eginbideak eta zigor-arloko ZULUPek Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorraren erregistro eta banaketaren atalera bidalitako prozedura laburtuak.»

2012/5010 (19/11) orrialdean, 17. artikuluaren d) idatzi-zatian, honela dio:

«d) Dagokion ZULUPari eskatzea magistratuaren eskumeneko bitartekaritza-ebazpenak eman ditzala. Dagokion jurisdikzioko Epaileen Batzordeak onartutako irizpide homogeneoak badaude, bitartekaritza-ebazpen horiek guztiak, edo parte bat, Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesaleko langileek bere gain hartu ahal izango dituzte.»

Baina honela esan behar du:

«d) Dagokion ZULUPari eta Arabako Probintzia Auzitegiari eskatzea magistratuaren eskumeneko bitartekaritza-ebazpenak eman ditzala. Dagokion jurisdikzioko Epaileen Batzordeak onartutako irizpide homogeneoak badaude, bitartekaritza-ebazpen horiek guztiak, edo parte bat, Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesaleko langileek bere gain hartu ahal izango dituzte.»

2012/5010 (19/15) orrialdean, 25. artikuluan, honela dio:

«ZULUPek behar den laguntza emango die Arabako Probintzia Auzitegiko magistratuei beren eskumeneko auzien izapidetze, ebazpen eta betearazpenean, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 82. artikuluari jarraiki.»

Baina honela esan behar du:

«ZULUPek behar den laguntza emango die Arabako Probintzia Auzitegiko magistratuei beren eskumeneko auzien izapidetze eta ebazpenean, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 82. artikuluari jarraiki.»

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 20a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala