11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
193
AGINDUA, 2013ko abenduaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, honako agindu hau zuzentzeko dena: Agindua, 2012ko urriaren 19koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Arabako Probintzia Auzitegiko eta Vitoria-Gasteizko bulego judizialeko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Vitoria-Gasteizko bulego judizialeko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala sortzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako akatsak aurkitu dira Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko urriaren 19ko Aginduan (2012ko azaroaren 14ko EHAA, 220. zk.). Agindu horren bidez, sortu egiten dira Arabako Probintzia Auzitegiko eta Vitoria-Gasteizko bulego judizialeko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Vitoria-Gasteizko bulego judizialeko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2012/5009 (6/4) orrialdean, 3. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan, honela dio:
«1.– Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak zerbitzu emango die Vitoria-Gasteizko bulegojudizialeko ZULUPei.
2.– Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak jarraian adierazten diren ZULUP hauek guztiek emandako epaien, autoen, dekretu irmo eta behin betikoen betearazpenarekin loturiko zerbitzuak emango ditu: Lehen Auzialdia, Familia, Merkataritza arloa, Lan arloa, Administrazioarekiko Auziak, Instrukzioa, Zigor arloa eta Emakumeen aurkako indarkeria.»
Baina honela esan behar du:
«1.– Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak zerbitzu emango die Vitoria-Gasteizko bulegojudizialeko ZULUPei eta Arabako Probintzia Auzitegiari.
2.– Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak jarraian adierazten diren ZULUP hauek guztiek emandako epaien, autoen, dekretu irmo eta behin betikoen betearazpenarekin loturiko zerbitzuak emango ditu: Lehen Auzialdia, Familia, Merkataritza arloa, Lan arloa, Administrazioarekiko Auziak, Instrukzioa, Zigor arloa, Emakumeen aurkako indarkeria eta Arabako Probintzia Auzitegia.»
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 20a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.