236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
5389
AGINDUA, 2013ko azaroaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Saiko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, izendapen askeren bidez, lanpostu bate betetzeko deialdia ebazteko dena.
Osasun Sailean, izendapen askeren bidez, lanpostu bate betetzeko deialdia iragartzen duen 2013ko irailaren 9ko Aginduaren –Osasuneko sailburuak emandakoaren– hirugarren oinarrian (irailaren 27ko EHAA, 185. zk.) eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan (1989-07-28ko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriaz
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Rafael Uribarren Axpe jauna lurralde-ordezkari izendatzea (Kodea: 512076; destino-osagarria: 29; dotazioa: 7).
Bigarrena.– 2013ko abenduaren 9tik hara sortuko ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak izendapen horrek.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari berari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hil biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 28a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.