236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
5387
AGINDUA, 2013ko azaroaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a artikuluan eta Osasun Sailean lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia iragartzen duen Osasun sailburuaren 2013ko irailaren 9ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2013ko irailaren 27ko EHAA, 185. zenbakia), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Arturo López Ruiz jauna lurralde-ordezkari izendatzea Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan; 512076 kodea; 5. dotazioa; 29. destino-osagarria.
Bigarrena.– Izendapen horrek 2013ko abenduaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke agindua eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 28a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.