230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5271
IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpena jakinarazten duena. Horren bidez, SD1-02651/10 espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako sailburuordeak ebazpena eman zuen 2013ko irailaren 13an, Nizia Francisca Oliveira da Silva andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuena.
Ezin izan zaionez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekua dagoen lurralde-ordezkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 19a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.