187. zk., 2013ko urriaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4144
IRAGARKIA, «Uholdeetatik babesteko eta Arrasateko San Isidro zubia ordezkatzeko proiektua» helburu duen obren administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (URA/004/2011 espedientea).
1.- Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
c) Espediente-zenbakia: URA/004/2011.
2.- Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Objektuaren deskribapena: uholdeetatik babesteko eta Arrasateko San Isidro zubia ordezkatzeko proiektua
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2011ko urriaren 31koa, 2011/5252. zk.
3.- Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.
4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: milioi bat ehun eta hamalau mila berrehun eta berrogeita zazpi euro eta hirurogei zentimo (1.114.247,60), BEZa barne.
5.- Esleipena.
a) Data: 2012ko apirilaren 17a.
b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2012ko maiatzaren 11.
c) Kontratista: Construcciones Murias, S.A.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: seiehun eta laurogeita sei mila ehun eta berrogeita hamahiru euro eta hogeita hamabi zentimo(686.153,32), BEZa kontuan izan gabe.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 3a.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,
IñIGO ANSOLA KAREAGA.