Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2013ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4130

IRAGARKIA, zehapen-espediente baten kargu orriak UTE Obra Santa Cruz de Campezo (Albañilería y Construcciones Valpo / Promociones Oregi, S.L) enpresari jakinarazteko dena, uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, Uraren Legearen testu bategina onartzen duena, ustez hausteagatik.

Erabaki horren jakinarazpen pertsonala UTE Obra Santa Cruz de Campezo (Albañilería y Construcciones Valpo / Promociones Oregi, S.L) enpresari helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkeztu eta frogaldia irekitzea eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Ohartarazi nahi zaie interesdunei, goian aipatutako 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluaren arabera, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, ebazpen proposamen gisara ulertu ahal izango dela espedientea hastea.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan:

Uraren Euskal Agentzia

Orio kalea 1-3

01010 Vitoria-Gasteiz

Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisara balio dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 30a.

Izapidegilea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.


Azterketa dokumentala