Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2013ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4129

IRAGARKIA, Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTATek) jakinarazten du estatistika eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak. 2011. urtea.

– Herri-administrazioen direktorioa. 2011. urtea.

– Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologiko (I+G) jardueren estatistika. Datu-aurrerapena 2012.

– Eraikuntzaren kostuen indizea (EEKI) 2013/maiatza.

– Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) 2013/ maiatza.

– Kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI) 20131ko 1. hiruh.

– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2013/ maiatza.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2013 maiatza.

– Kapital sozialaren inkesta. 2012. urtea.

– Biztanleria eta etxebizitza zentsuak. Etxebizitzak. 2011. urtea.

– Heriotzen estatistika (HERE) 2012ko 4. hiruh.

– Industria-produkzioaren indizea (IPI) 2013/apirila.

– Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI) 2013ko 1. hiruh.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 27a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala