Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2013ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4125

IRAGARKIA, «Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Bizkaiko Lurralde Zentroko kafetegi-zerbitzua» helburu duen kontratua esleitzeko dena (Espedientea: OS-5-2013).

1.– Entitate esleipenduna.

a) Erakundea: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: OS-5-2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Bizkaiko Lurralde Zentroko kafetegi-zerbitzua.

b) Loteak: kontratuaren helburua ez dago lotetan banatua.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: gauzatzeko epea urtebetekoa izango da eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Zuzendaritza Nagusiak horretarako agindua ematen duenean hasiko da; aurretik bermea jarri eta kontratua izenpetu beharko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.

4.– Lizitaziorako gutxieneko kanona hileko 150 euro izango da.

5.– Behin-behineko bermea: ez dago behin-behineko bermerik jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak.

Interesdunek Osalaneko Zuzendaritza Nagusian (Dinamita bidea z.g., Gurutzeta-Barakaldo, Bizkaia) eta www.euskadi.net eta www.osalan.net helbideetan eskura ditzakete argibideak.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: finantza erakundeen txostena aurkeztuta egiaztatuko da, lizitatzaileak kontratu honen helburuak betetzeko ekonomia-kaudimen nahikoa baduela adieraziko da bertan.

Gaitasun teknikoa edo profesionala: lizitatzaileak azken urtean kontratu honen xede den obraren antzeko obra bat gutxienez egin izana adieraziko da. Hori egiaztatzeko ondoko agiriak aurkeztuko dira: azken urtean egindako zerbitzu edo lanik garrantzitsuenen zerrenda; zenbatekoak, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoko dira bertan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko urriaren 21a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak:

lizitatzaileek hiru kartazal aurkeztu beharko dituzte («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.info edo www.euskadi.net.contratación

Iragarkien gastuak: laurehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (447,99), esleipendunen kontura.

c) Aurkezteko lekua.

1) Entitatea: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Administrazio, Antolamendu eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako Zerbitzu Nagusietako Erregistroa.

2.– Helbidea: Camino de la Dinamita kalea.

3.– Herria eta posta-kodea: Gurutzeta-Barakaldo, 48903.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Jendaurrean irekitzea: «C» gutun-azalen eskaintzak 2013ko urriaren 24ko 12:00etan irekiko dira jendaurrean Osalan/Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean (Administrazio, Antolamendu eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako Zerbitzu Nagusietako Kontratazio Mahaia), Camino de la Dinamita z.g., Gurutzeta-Barakaldo (Bizkaia) 48903.

«B» gutun-azalen eskaintzak 2013ko urriaren 30eko 12:00etan irekiko dira jendaurrean Osalaneko aipatu bulegoetan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: lizitatzaileek hiru kartazal aurkeztu beharko dituzte («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

10.– Bestelako argibideak.

Esleitzeko irizpideak:

1) Negozio-plana: % 40.

Negozio-planaren balorazioa egiterakoan ondoko alderdiak hartuko dira kontuan:

a) Unean uneko egoerei erantzuteko gaitasuna prestakuntzako gertaeren ondorioz, ikastaroak edo jardunaldiak kasu, kafetegira langile kopuru handia joatean.

b) Esleipendunak zerbitzua eskaini ezin duenetan erantzuteko gaitasuna, gaixotasun zitazioengatik edo bestelakoengatik bertan egon ezin duelako.

c) Esleipendunak zerbitzua hobetzeko ezar ditzakeen baliabide materialak.

d) Zerbitzu-ematearen kalitatea hobetzeko balio duten eta negozio-planean biltzen diren bestelako jarduerak (ordutegiak, menu bereziak, etab.).

2) Kontratuaren kanonak: % 30

Alderdi hau proportzionalki baloratuko da, ezarritako kanonari dagokionez, proposatu daitekeen igoeraren arabera.

3) Produktuen prezioak: % 30.

Alderdi hau proportzionalki baloratuko da gehien eskatutakotzat jotzen diren produktuen prezio txikiagoaren arabera, ondoko portzentajearekin bat:

(Ikus .PDF)

11.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa lortzeko edo pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orria: kontratugilearen profila: www.contratacion.info

Barakaldo, 2013ko irailaren 11.

Osalaneko zuzendari nagusia,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala