186. zk., 2013ko irailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4124
EDIKTUA, 4211/12 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Eduardo Muiño Feijoo-k, Donostiako Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizenak,
Fede ematen dut:
4211/12 falta-judizioan, epaitegi honetako magistratu den María Aranzazu Aguinaga Mendizábal-ek epaia eman zuen, 2012-11-11n.
EPAITZA
Ebasketa-falta baten egile direnez, Daniel Marian Terhes , Cristian Mircea Pop eta Florin Cosmin Dascalu salatuetariko bakoitza honako honetara kondenatzen dut: berrogeita hamar egunez eguneko 3 euro (150) ordaintzea; horretaz aparte, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezarriko zaie; erantzukizun horren arabera, ordaintzen ez duten bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaie; eta prozesuko kosturik balego, horiek ere ordaindu beharko dituzte.
Florin-Cosmin Dascalu (bizileku-baimenaren zenbakia: SX062919), Cristian-Mircea Pop (pasaporte-zenbakia: SX261985) eta Daniel-Marian Terhes (pasaporte-zenbakia: SX074126) non diren ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaie. Ebazpen horren aurka, demandatuek apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko dute epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamahiruko uztailaren bian.
IDAZKARI JUDIZIALA.