Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2013ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4122

EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena. Honen bidez, baimena ematen da produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak maila kualifikatuko 261, 262 eta 263 zenbakiko ikastaroetako eta oinarrizko mailako 262, 263 eta 264 zenbakiko ikastaroetako ikasleei emateko.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Fraisoroko Nekazaritza Eskolak maila kualifikatuko 261 zenbakiko ikastaroa eman du, Lorategiak eta gune berdeak zaintzeari buruzkoa (Lanbide), betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren B atalean (maila kualifikatua) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da.

Bigarrena.– Fraisoroko Nekazaritza Eskolak oinarrizko mailako 262 zenbakiko ikastaroa eman die Nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpeneko eta Lorezaintzako ikasleei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren B atalean (oinarrizko maila) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da. Era berean, maila kualifikatuko ikastaroa eman die Baliabide Naturalen Kudeaketa eta Antolaketako ikasleei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren B atalean (maila kualifikatua) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da.

Hirugarrena.– Derioko Nekazaritza Eskolak oinarrizko mailako 263 zenbakiko ikastaroa eman die Nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpeneko eta Lorezaintzako ikasleei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren B atalean (oinarrizko maila) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da. Era berean, maila kualifikatuko ikastaroa eman die Baliabide Naturalen Kudeaketa eta Antolaketako ikasleei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren B atalean (maila kualifikatua) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da.

Laugarrena.– Fraisoroko Nekazaritza Eskolak oinarrizko mailako 264 zenbakiko ikastaroa eman die Garbiketako eta lorezaintzako langileei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren A atalean (oinarrizko maila) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da.

Bosgarrena.– Landareen Osasuna Koordinatzeko Batzorde Teknikoak baiezkoa eman dio txartelak emateari.

Honako hauek ikusi dira,

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretuko 181.a) artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntzako gaiei buruzkoa; eta 20. artikulua, txartelak ematea, berritzea edo kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 20.1.b) artikulua, zeinetan Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landareen osasunaren arloko funtzioak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioak aplikatuko dituztenentzako txartelak emateko agintzea.

1.– 261 zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako I. eranskinean zehaztutako pertsonei.

2.– 262 zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila eta maila kualifikatua ematea ebazpen honetako II. eranskinean zehaztutako pertsonei.

3.– 263 zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila eta maila kualifikatua ematea ebazpen honetako III. eranskinean zehaztutako pertsonei.

4.– 264 zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako IV. eranskinean zehaztutako pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 29a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala