Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2013ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4121

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 14koa, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Elkarteen Erroldan iragan apirilean egindako inskripzioak eta oharrak argitaratzeko dena.

Euskadiko elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 12.2, 29., 38., 39. eta 40. artikuluetan agindutakoaren ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 4.2 artikuluan ematen zaizkion ahalak erabiliz, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duen otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren 5. artikulua aintzat hartuta –zeinek 472/2009 Dekretuari 26. artikulua gehitzen baitio-, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Apirilean Elkarteen Erregistroan inskribatu diren elkarteen eta federazioen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den moduan. Eranskin horretan, egoitza soziala, lurralde-eremua eta hurrenkera-zenbakia adierazten dira.

Bigarrena.– Erregistroaren jardueraren funtsa den publikotasun-printzipioaren ondorioz, erregistratuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edo federazioen zerrendak argitara ematea, guztiek izan dezaten erakunde horien egoeraren berri. Aldaketak jadanik jakinarazi zaizkio Erregistroari, bertan jasota geratzeko, edo, hala badagokio, hirugarrenengan ondorioak izateko. Zerrenda horiek aurreko idatzi-zatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, II., III., IV. y V. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen ere.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 14a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala