186. zk., 2013ko irailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4120
AGINDUA, 2013ko abuztuaren 29koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak izango dituen titularrak eta ordezkoak izendatzen dituena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 9. artikuluak, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkeraren arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen du. Hain zuzen ere, 1.b) eta 2. artikuluetan, funtzio publikoaren ardura duen sailburuari ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkariak izendatzeko eskumena. Langile-kopururik handiena eta organo horretako idazkaria zein sailetakoak diren, horko langile-kudeaketaz arduratzen diren goi-kargudunen artean hautatu behar dira bost ordezkari horiek.
Bestalde, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluko antolamendua eta funtzionamenduari buruzko Araudia jakinarazteko den Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2000ko azaroaren 13ko Aginduaren 8. artikuluan xedatzen denez, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluko kide izango dira, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkari, Funtzio Publikoaren alorrean eskumena duen sailburuak izendatuak.
Azaldutakoagatik, izendatu zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan izango dituen ordezkari, orain artekoen ordez arituko baitira:
● Andrés Zearreta Otazua jauna, Funtzio Publikoko sailburuordea.
● Pedro Luis Bazaco Atucha jauna, Erakunde Harremanetarako sailburuordea, ordezko gisa jardungo duena.
● Juan M.ª Barasorda Goicoechea jauna, Funtzio Publikoko zuzendaria, idazkari-lanak egingo dituena.
● Estefanía Gordoa Ríos andrea, Lan Harremanen zuzendaria, ordezko gisa jardungo duena.
● Teresa Iruretagoyena Ibarguren andrea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria.
● Jon Arturo Uriarte Unzalu jauna, Justizia Administrazioko zuzendaria, ordezko gisa jardungo duena.
● M.ª Jesús Gemma Mugica Anduaga andrea, Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.
● Jose M.ª Armentia Macazaga jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, ordezko gisa jardungo duena.
● Olatz Garamendi Landa andrea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.
● Konrado Mugertza Urkidi jauna, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendaria, ordezko gisa jardungo duena.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 29a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.