Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2013ko irailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BASAURIKO UDALA
3853

IRAGARKIA, Elkano kaleko 3 zenbakiko higiezineko arkitektura-trabak kentzeko lanak egiteko Elkano kaleko 3 zenbakiko trasteleku batzuen hegalkiaren zati bat okupatzeko desjabetzeko espedienteari buruzkoa, Elkano kaleko 3 zenbakiko jabekide-erkidegoak egina.

Alkatetzaren uztailaren 2ko 1941/2013 Dekretuak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Elkano kaleko 3 zenbakiko trasteleku batzuen hegalkiaren zati bat okupatzeko beharrari buruzko alegazioak ezestea eta bertako trastelekuen jabekide-erkidegoak aurkeztutako aukera baztertzea, aukera horrek kalte orokorra eragingo bailuke, interes partikular baten mesedetan. Ondorioz, erabat justifikatuta dago desjabetza egitea, igogailuaren sarrera-kota jaisteko lanak egin ahal izateko.

Bigarrena.– Hasitako desjabetze espedientearekin jarraitzea eta korridore komuneko 4., 9. eta 10. trastelekuetako sabaien hegalkinetan 0,50 m okupatzeko beharra ezartzea. Horrek, azalera zapalgarria okupatzea baino, trastelekuen eta korridore komunaren altuera jaistea dakar, aurrerantzean honela geldituko dena: sabai berriaren azpian, 3,10 m-ko altuera librea korridore komunean eta 4. trastelekuko zati batean, eta 2,60 m-ko altuera librea 9. eta 10. trastelekuetako zati batean.

Hirugarrena.– Desjabetzeak ukitutako Ondasun eta Eskubideen behin betiko zerrenda eta ezinbesteko okupazioaren titularren zerrenda egitea, Basauriko Elkano kaleko 3.eko igogailuaren sarrera-kota jaisteko Exekuzio Proiektuan aurreikusitako lanak egin ahal izateko. Hori guztia egingo da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954-12-16ko Legearen 15-23 artikuluak eta lege horren Araudiarekin bateragarri direnak betetzeko. Hona hemen zerrenda:

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– Ebazpena espedienteko interesdun guztiei banan-banan jakinarazteko agindua ematea, eta bertan berraztertzeko errekurtsoa, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa eta horien legezko epeak jasotzea. Era berean, ebazpena BAOn, EHAAn eta lurraldean gehien zabaldutako egunkarietako batean argitaratzeko agindua ematea.

Iragarki hau argitaratu da NDLen 15-23 artikuluak eta lege horren Araudiarekin bateragarri diren artikuluak betetzeko eta, betiere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak xedatutakoaren arabera. Era berean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoaren arabera, iragarki honek jakinarazpen balioa izango du, baldin eta jakinarazpena Lege horretako 59.1 artikuluan aurreikusitako moduan egiterik egongo ez balitz.

Basauri, 2013ko uztailaren 3a.

Alkatea,

ANDONI BUSQUET ELORRIETA.


Azterketa dokumentala