170. zk., 2013ko irailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
3851
IRAGARKIA, «Pertsona helburu» delakoaren inguruan Jaurlaritzak sustatutako ekimenen zabalkundea egitea helburu izanik, hedabidetako publizitate-tarteak planifikatzeko eta erosteko zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena. (Esp. zk.: 12/12S/2013).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lehendakaritza.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 12/12S/2013.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: publizitate-tarteak planifikatzea eta erostea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Burutzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2013ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 148.760,33 euro; BEZa (% 21): 31.239,67 euro. Guztira: 180.000 euro.
5.– Fidantzak: Administrazio-klausula zehatzen agiriak ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Faxa: 945 01 81 59.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30. puntuan ezarritakoak.
9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2013-09-23, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Aurkeztuko lekua:
1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez.
10.– Eskaintzen irekiera:
C gutun-azalak irekitzea: 2013-10-03, 12:00etan.
B gutun-azalak irekitzea: 2013-10-10, 12:00etan.
a) Entitatea: Lehendakaritza (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
11.– Bestelako argibideak.
12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.
14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web orrialdea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 26.
Lehendakaritzako Idazkari Nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.