Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2013ko irailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3849

EDIKTUA, 119/13 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 5. Sekzioa.

Errekurtsoa: 119/13 prozedura arruntaren gaineko autoa.

Errekurtsogilea: Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioa.

Abokatua: Estatuaren abokatua.

Alderdi errekurritua: AXA, S.A., Jon Elorduy Urquiza eta Adriano Rodriguez Marban.

Errekurtso horretan, epaia eman zen, 2013ko apirilaren 9an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA:

Baietsi egiten dut Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, eta ezetsi egiten dut Adriano Rodríguez Marbán jaunaren ordezkaritzak aurkeztutako inpugnazioa, Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak 1198/10 judizio arruntean 2012ko urriaren 11n emandako epaiaren aurkakoa. Hori dela eta, partez errebokatzen dugu ebazpen hori, Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioari buruzko adierazpenak bertan behera utziz eta, horren ordez, demandatua absolbituz bere kontra aurkeztutako uzietatik. Auzi-jartzaileari ezartzen zaizkio beraren aurkako demandak lehenengo auzialdian sorrarazitako kostuak, eta gainerakoa berretsi egiten da. Ez da berariazko aipamenik egiten Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoak aurkeztutako demandak bigarren auzialdi honetan sorrarazitako kostuez, eta Adriano Rodríguez Marbán jaunari ezartzen zaizkio aurkaratzeak eragindako kostuak.

Galdu egin da Adriano Rodríguez Marbán jaunak aurkaratzeko jarritako gordailua.

Idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, Auzitegi Goreneko Zibilaren Salaren aurrean kasazio-errekurtsoa izan ezik; beti ere kasazio interesa egiaztatzen bada (PZLb, 477.3 artikulua). Hori izango balitz kasua, errekurtso berezia ere aurkeztu liteke sala berean, prozesuan arau-haustea egon delako, (PZL, azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtso bat edo bestea idazki bidez aurkeztuko da epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita (PZLeko 477. eta 479. artikuluak).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4738 0000 00 011913) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Auzi-iheslaria den Jon Elorduy Urquiza errekurrituaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko apirilaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala