170. zk., 2013ko irailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 3 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3848
EBAZPENA, 2013ko uztailaren 19koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Áridos Siderúrgicos Ekober SL enpresak Legazpin sustatzen duen hondakin ez arriskutsuen hondakindegi jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua jendaurrean jartzen duena.
Ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.
Ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.
Ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen Behin Behineko Lehenengo Xedapenak jasotakoaren arabera dauden instalazioen titularrak legeari egokitu behar dira 2007ko urriaren 30a baino lehen, egun horretan ingurumen baimen bateratua eduki behar dutelarik.
Ebazpen honen eranskinean agertzen den enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen baimen bateratua eskatu dio, ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren prebentziorako eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.
Ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren Prebentziorako eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu den proiektua, ebazpen honen eranskinean ageri dena, jendaurrean jarri beharra dago.
Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioa prebenitzeko eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den beste legedia ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Áridos Siderúrgicos Ekober SL enpresak Legazpin sustatzen duen hondakin ez arriskutsuen hondakindegi jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.
2. artikulua.– Iritzitako arrazoibideak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea, 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).
3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko proiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea, 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).
Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektua Legazpiko udalera bidaliko da hori erakusteko jendaurrean jartzeko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 19a.
Ingurumeneko sailburuordea,
JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.