Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2013ko irailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3847

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena. Ebazpen horren bitartez, zerrendan ageri diren finkak okupatu Aurreko Aktak jasotzeko deialdia egiten da, honako instalazio hau egikaritzeko: «Gatzaga Buradonen, Bastidako udalerrian, «Salinillas» Haroko TEA izeneko 13,2 kV-ko aireko linearen aldaera, 181. eta 186. euskarrien artekoa (Gasolindegia TZrako tartea)».

Erref.: 17971-PML-mmb.

Exp.: 01-AT-H-2012-00012.

Energia eta Meategien Zuzendariak 2013ko urtarrilaren 29an emandako Ebazpenaren bidez, goian aipatutako linea elektrikoa instalatzeari administrazio baimena eman zitzaion, linea burutzeko proiektua onartu eta, azkenik, linea herriarentzat onuragarria dela aitortu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela aitortzeak honako hauek dakartza: eragindako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra bai eta ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Horren indarrez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak ezarritakoa betetzearren, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei Bastidako udaletxean agertzeko dei egitea erabaki du Lurralde Ordezkaritza honek, eraginpeko ondasunak herri horretan baitaude, 52. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz, eraginpeko ondasunak okupatu aurreko aktak jasotzeko.

Interesdun guztiak eta eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubide edo interesen titularrak joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Aktak egun eta toki honetan jasoko dira: 2013ko irailaren 17an, 12:00etatik aurrera, Bastidako udaletxean. Titular bakoitzari jakinaraziko zaizkio aktak jasoko diren eguna, tokia eta ordua, dagokion zitazio-zedula bidaliz. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako gainerako argitalpenak egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek alegazioak aurkez ditzakete, eragindako ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan agian egin diren akatsak zuzentzeko, idazki baten bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz), aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 3a

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala