163. zk., 2013ko abuztuaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (172 KB - 2 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
3782
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoarentzako mezularitza- eta posta-zerbitzuak esleitu direla argitara ematen duena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoarentzako mezularitza- eta posta zerbitzuak.
c) Loteak: bai.
1. lotea: mezularitza-zerbitzua eta fardelak garraiatzea, eta
2. lotea: posta-zerbitzua.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2013ko ekainaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 115. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, zenbait balioespen-irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita hamalau mila (154.000) euro, BEZa kanpo.
1. lotea: mezularitza-zerbitzua eta fardelak garraiatzea, ehun eta hamasei mila (116.000) euro, BEZa kanpo, eta
2. lotea: posta-zerbitzua, hogeita hamazortzi mila (38.000) euro, BEZa kanpo.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2013ko ekainaren 30a.
b) Kontratista:
1. lotea (mezularitza-zerbitzua eta fardelak garraiatzea): Aero Ferr Norte, S.A.
2. lotea (posta-zerbitzua): Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa:
1. lotea: 92.240 euro (BEZik gabe).
2. lotea: 36.248,80 euro (BEZik gabe).
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: lau (4) urte, kontratua sinatzen den unetik hara.
6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.
Bilbao, 2013ko abuztuaren 1a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.