163. zk., 2013ko abuztuaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 8 orri.)
- EPUB (523 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3779
EBAZPENA, 2013ko uztailaren 26koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskalgintza deialdiari dagozkion 2013ko diru-laguntzen berri ematen duena.
Gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarriz (Euskalgintza deialdia) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko maiatzaren 2an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (EHAA, 2013ko maiatzaren 6koa, 85. zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamena gogoan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko maiatzaren 2an emandako Aginduaren babesean diru-laguntza jaso duten egitasmoen zerrenda.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 26a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.