Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2013ko abuztuaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3777

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 23koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2013ko diru-laguntzen berri ematen duena (A, B1, B2 eta C multzoak).

2013. urtean euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautuz (Hedabideak deialdia) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko maiatzaren 2an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (EHAA, 2013ko maiatzaren 6a, 85. zk.), honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko maiatzaren 2an emandako Aginduaren babesean diru-laguntza jaso duten egitasmoen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 23a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala